1) Zein herrialdetan jotzen dute emakume bat 15 segunduro eta 700.000 bortxatzen dituzte urtero? a) Tailandian b) Mauritanian c) Italian d) Ameriketako Estatu Batuetan 2) Zer leporatu zioten Aglaonikeri, Antzinaroko II.mendeko matematikari eta astronomoari, eklipseak iragartzeagatik? a) Emakumea izatea b) Sorginkeria c) Zorionak eman zizkioten 3) Sexu-erasoen eta emakumeen aurkako indarkeria kasuen zer portzentaje salatzen da? a) %50 b) %30 c) %90 d) %40 4) Zein alditan erasotzen dituzte gehien gizonek bere bikoteek? a) Zahartzaroan b) Haurdinaldian eta banantzean c) Hasi-berritan d) Denbora gutxi daramatenean 5) Frantziar Estatuan 40 minuturo emakume bat bortxatzen dute a) Egia b) Gezurra 6) Espainiar Estatuan (2019an) egunean 4 emakume bortxatu zituzten a) Egia b) Gezurra 7) Munduan pobrezia bizi diren 1300 milioi pertsonetatik zer portzentaje dira emakumeak? a) %60 b) %30 c) %10 d) %70 8) Zein liburutan agertzen da hurrengo esaldia?: Emakume ez da jaiotzen, egin egiten da a) "Bigarren Sexua" Simon de Beauvoir b) "Emakumeak, arraza eta klasea" Angela Davis c) "Genero ariketak" Judith Butler d) "Hiritar eta emakumeen eskubideen adierazpena" Olympe de Gouges 9) Emakumeei ezer jakingo ez balute bezala hitz egitean datzan jarrera matxista eta paternalista (Inglesez) a) Mansplaining b) Spreading c) Leaving d) Womanspreading 10) Zertan aritzen zen Vivian Maier, 150000 kaleko argazki baino gehiagoren egilea, hil osteko aitorpen handia duena? a) Aurkezle lanetan b) Haurtzain lanetan c) Kazetari lanetan d) Etxeko lanetan 11) Trans ez diren pertsonei nola esaten zaie? a) Inter b) Cis c) Trans d) Normal 12) Zein izan zen genero estereotipoei buruz hausnartu zuen emakume hau? a) María López b) Leslie Stenberg c) Mileva Marić d) Frida Kahlo 13) Zer dute komuniean Italiako erasotzaileen %45ek? a) Ez dutela ikasketarik b) Goi-mailako ikasketak dituztela c) Zaharrak direla d) Gazteak direla 14) Zein urtetan jokatu zen estropadetako Kontxako Emakumeen I. bandera? a) 2002an b) 2008an c) 1990ean d) 1435ean 15) Zein esaldi da/dira zuzenak? (Bakarra markatu) a) Soldatadun hamar emakumetik bi pobretu dira b) Emakumeek hamar urte gehiagoz lan egin behar dute c) Aurreko biak egiak dira d) Guztiak gezurrak dira 16) Pelikula bat ikustean, honek emeumezkoen errepresentazio justua daukan jakin nahi badugu, test honek lagunduko digu a) Genero testa b) Bechdel testa c) Aghmel testa d) Richter testa 17) Zein Nobel sari jaso dute gehienetan emakumeek? a) Fisikakoa b) Bakearena c) Medikuntzakoa d) Literaturakoa 18) Non dago unibertsitate zaharrena (IX. mendean Fatima Al-Fhirik sortu zuena)? a) Istambulen b) Jerusalemen c) Salamancan d) Fezen 19) Zuen gehiengoak estutxeetan darabiltzuen Tipex-a nork asmatu zuen? a) Bette Graham emakume estatubatuarrak 1956ean. b) Marie Curie emakume errusiarrak 1990ean c) Marx Hanberg emakume alemaniarrak 1970ean d) Jocelyn Bell emakume alemaniarrak 1960ean 20) Zein kontzeptuk definitzen du gizona unibertsoaren zentru moduan ikusten duen ikuspegi patriarkalak? a) Matxismoak b) Unibertsalismoak c) Feminismoak d) Androzentrismoa 21) Zein da Euskal Herriko adingabe transexualen elkarte nagusia? a) Crysallis b) Naizen c) Nogen d) Lainoen 22) Zer urtetan hartu zuen NBEek sexu-indarkeria nazioartean zigortzeko moduko gerra-krimentzat? a) 2002 b) 1980 c) 2008 d) 1879 23) Eraso matxistekin lotutako zenbat salaketa jarri ziren 2017an Nafarroan? a) 189 b) 299 c) 450 d) 0 24) Zein urtetan onartu zen emakumeen boto-eskubidea espainiar Estatuan? a) 1975ean b) 1931an c) 1876an d) 1939an 25) Piropo bat eraso bat da, nahi ez denean esan bada. a) Egia b) Gezurra 26) Nor izan zen II. Errepublikaren garaian Espainian sufragio unibertsalaren bultzatzaile handienetakoa? a) Josune Bereziartua b) Ángel Álvarez c) Dolores Ibarruri d) Clara Campoamor 27) Zergatik jaitsi ziren eraso matxistei lotutako salaketak itxialdian? a) Ez zegoelako parrandarik b) Erasotzaileekin bizi zirenez, ezin zutelako salatu c) Ezin zutelako etxetik atera d) Ez zirelako egon 28) Ze irain matxista asmatu zuen Rush Limbaugh irrati esatari kontserbadoreak 90eko hamarkadan? a) Hembrista b) Feminazi c) Homosexualitatea gaixotasuna da d) Emakumeak histerikak dira, biologikoki 29) "Erasotu dute, baina probokatzen ari zen" esaldia EZ da matxista. a) Egia b) Gezurra 30) Europako Batzordearen datuen arabera, zenbat gutxiago kobratzen dute emakumezkoek? a) %1 b) Ez dute gutxiago kobratzen c) %15 d) %40 31) Zein da Hego Euskal Herrian lanaldi partzialean diharduten emakume langileen ehunekoa? a) %80 b) %50 c) %60 d) %70 32) Genero indarkeriari lotuta, egiten diren salaketa guztietatik, zenbat dira faltsuak? a) %50 b) %20 c) %0,014 d) %5 33) Espainiar Estatuan, hamarretik zenbat erasotzaile dira beste herrialde batean jaiotakoak? a) 10etik7 b) 10etik 9 c) 10etik 3 d) 10etik 4 34) Erailketa matxisten %80 ezezagun batek eginak izaten dira. Aukerak: a) Gezurra, senide, bikote edo bikote ohi batek eginak izaten dira b) Egia 35) Zenbat emakume erail dituzte Euskal Herrian 2003az geroztik? a) 100 b) 80 c) 40 d) 112 36) Iaz Frantziar Estatuan bikotearen baitan edo bikote ohien artean gertatutako indarkeria matxista kasuak:21300. a) Egia b) Gezurra 37) 10eraso matxistatik 7 ez dira salatzen. a) Egia b) Gezurra 38) 1901.urteaz geroztik Nobel Saria irabazi duten 806 lagunetatik zenbat emakume dira? a) 80 b) 40 c) 400 d) 600 39) "Nire bikotekideari ez zaio gustatzen ni lagunekin egotea, baina maite nauelako da" indarkeriaren adibide litzateke? a) Egia b) Gezurra 40) Hau mikromatxismoen adibidea da? a) Bai b) Ez

Leaderboard

Visual style

Options

Switch template

Continue editing: ?